Busturialdea be finalaurrekoetara sailkatu da BBKsariketan
Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatu dute gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea gaurkoan.
Gaztetxoen mailan (18 urtera arte) ondorengo bertsolariek kantatu dute:
Durangaldea:
- Iruri Altzerreka Martinez
- Bittor Altube Sarrionandia
- Txaber Altube Sarrionandia
Busturialdea:
- Beñat Bilbao Landa
- Julen Karrion Lamikiz
- Lurdes Ondaro Maiea
Gazteen taldean (24 urtera artekoak), ostera, ondorengo bertsolariek kantatu dute:
Durangaldea:
- Igor Galarza Intxausti
- Ander Gerrikaetxebarria San Anton
- Aitor Bizkarra Ruiz
Busturialdea:
- Asier Galarza Garai
- Mikel Retolaza Etxebarria
- Koldo Gezuraga Seijido
Danera, Busturialdeko taldeak 406 puntu lortu ditu; Durangaldeak, ostera, 394.
Kanporaketa danak jokatu dira, eta orain finalaurrekoen txanda izango da. Lehenengoa bihar goizean, 11:30ean, jokatuko da Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Arratia/Txorierri eta Lea-Artibai egongo dira aurrez aurre. Bigarren finalaurrekoa, ostera, Sopelan jokatuko da martiaren 24an, eta gaurko talde irabazleak, Busturialdeak, Uribe Kosta izango du zain.
Finalaurreetako irabazleek jokatuko dute finala martiaren 26an, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.