Busturialdea be finalaurrekoetara sailkatu da BBK sariketan
Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketa jokatu dute gaur Busturialdeko eta Ipar-Uribeko taldeek Algortako Aixerrota Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea gaurkoan.
Gaztetxoen mailan Ipar Uribeko Unai Mendiburu, Aritz Landeta eta Paule Loizaga bertsolariek kantatu dute; Busturialdetik, bestalde, Lurdes Ondaro, Eneko Aldana eta Koldo Gezuraga.
Gazteen taldean, ostera, Ipar Uribeko Inazio Vidalek, Peio Arondok eta Imanol Uriak kantatu dute; Busturialdetik, Koldo Muñiz, Asier Galarza eta Mikel Retolaza aritu dira kantuan.
Danera, Busturialdeko taldeak 402,5 puntu lortu ditu; Ipar Uribekoak, ostera, 399.
Kanpora danak jokatu dira, eta orain finalaurrekoen txanda izango da. Lehenengoa bihar goizean jokatuko da Durangoko Institutuan, Durangaldea eta Lea-Artibai egongo dira aurrez aurre. Bigarren finalaurrekoa, ostera, Igorren jokatuko da martiaren 25ean, eta Arratiak eta Busturialdeak jokatuko dute saioa.