Bizkaitik Bertso Egunera joateko autobusa egongo da
Urtarrilaren 31n izango da 2015eko Bertso Eguna Donostian. Horren harira, Bizkaiko Bertsozale Elkateak, ohikoa den legez, Donostiara joateko autobusa antolatu du.
Aurten ere, eguerdirako joango da autobusa, eta ekitaldiaren osteko afaria eta gero egongo da bueltakoa.
Hurrengoa izango da Bertso Eguneko egitaraua:
- 12:00: alde zaharrean hasiera (bazkaria bakoitzaren kontura).
- 18:00: ekitaldi nagusia Kursaalean.
- 21:00: afaria eta festa Manteo kiroldegian.
Bizkaitik aterako den autobusaren ordutegia, hurrengoa izango da:
- 10:00: Algorta. Bidezabal metro geltokian.
- 10:30: Larrabetzu. Rotondan.
- 10:45: Zornotza. Harrison etxean.
- 10:55: Euba.
- 11:05: Iurreta. Maspe kalean (autobus geralekua).
Bueltarako autobusa 1:30ean aterako da Manteo kiroldegitik.
Autobusaren prezio 13 eurokoa izango da joan-etorria eginez gero; joan edo etorria bakarrik eginda 10 euro balioko du. Ordainketa autobusean bertan egingo da.
Izen ematea
Autobuserako izena emateko azken eguna urtarrilaren 18a, domeka, izango da. Horretarako, bizkaia@bertsozale.eus helbidera mezua idatzi edo 657 794 734 telefonora deitu behar da.
Izena ematerakoan saiorako edo afarirako sarrera behar den zehaztu beharko da, baita zein motatako sarrera behar den ere (bazkidea, gaztea edo arrunta).
Bestalde, ekitaldirako eta afarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eu orrialdean ere eros daitezke.