Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa martxan!
Gaur, Durangoko Kurutziaga Ikastolan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehenengo kanporaketa jokatu da. Saioko irabazlea, Bittor Altube abadiñarra izan da, eta beraz, finalerako lehenengo txartela berak lortu du.
Hamar gaztetxo oholtzaratu dira gaurko lehenengo kanporaketan: Bittor Altube, Iruri Altzerreka, Gorka Pagonabarraga, Amets Zulueta, Peio Gerrikaetxebarria, Iñaki Uriarte, Txomin Aiartza, Irune Basagoiti, Eider Gallastegi eta Xabi Olalde.
Gai-emailea Maddi Ibaibarriaga izan da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Iñaki Aurrekoetxea eta Leire Etxebarria izan dira.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, eta finala ekainaren 3an izango da, Markina-Xemeinen. Saio bakoitzako irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz.
Ondorengoak dira hurrengo hiru kanporaketak:
- Maiatzak 15, 17:00etan, Gernika-Lumoko Astran
- Maiatzak 16, 17:00etan, Algortako Azebarrin
- Maiatzak 17, 17:00etan, Deustuko Mullerren.
Finala ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Bazkari tiketak astelehenetik aurrera egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian.