Bizkaiko Elkarteko emakumeok* ere, planto!
2018/03/07
Aurtengo martxoaren 8an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langile emakumeok* bat egingo dugu Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako grebarekin eta EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin.
Grebarekin bat egin dugunez, martxoaren 8an Bizkaiko Bertsozale Elkarteko bulegoa itxita egongo da 11:00etatik 15:00etara eta ez da zerbitzurik eskainiko. Elkarteko irakasle emakumeok* ere greba egingo dugu, beraz, emakumeok eskaintzen ditugun bertsolaritza eskolarik ere ez da egongo 11:00etatik 15:00etara.