Bizkaiko bertsozale gazteen eguna antolatu dute Iurretan, martxoaren 29an
Bizkaiko bertsozale gazteen eguna izango da martxoaren 29a, Iurretan. Bizkaiko bertsozale gazteek elkar ezagutzeko edota euren harremanak sendotzeko helburuz jarri dute martxan ekimena herrialdeko zenbait gaztek. Aurtengoa du lehen edizioa. Sarrerak dagoeneko salgai daude bertsosarrerak.eus atarian.
Goizetik hasita, jai giroko egitaraua dakar egunak. Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua, Iurretako Askondoko arkupean. Han harrera egin, eta poteo musikatuari ekingo diote, herrian zehar. Bazkaria Montoste elkartean izango da, eta bertsotan ariko dira Aitor Etxebarriazarraga eta Iruri Altzerreka.
Bazkarirako tiketak erosteko epea martxoaren 26ra artekoa izango da, bertsosarrerak.eus atarian bertan. 18 urtera arteko gazteek 15 euroan izango dute sarrera, eta hortik gorakoek, 20an.