Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emateko epea, zabalik
2014/02/07
Martxoaren 5era arte egongo da Bizkaiko eskualdeetako txapelketetan izena emateko epea zabalik. Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela daukatenek maiatzean edukiko dute izena emateko aukera.
Bizkaiko Betsolari Txapelketako Talde Antolatzailea hasita dago 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren antolaketa beharrekin. Talde horren erabakiz, aurtengoak hurrengo egitura edukiko du:
• Udabarrian: Bizkaiko 8 eskualdeetako txapelketak.
• Udagoienean: 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala.
Eskualdeko Txapelketan izena eman gura duenak deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.
Udagoieneko Bizkaiko Txapelketan parte hartzeko zuzeneko txartela daukatenentzako maiatzean egongo da izena emateko epea zabalik.