Bizkaiko Batzar Nagusia atzeratuko da

2020/03/12
Martxoaren 14rako Getxoko Villamonte Kultur Etxean egitekoak ziren Bizkaiko Bertsozale Elkarteko batzar nagusia eta Udabarria Bertsotan fasearen aurkezpena atzeratu egingo dira.

Udalek eta Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurrean prebentzio modura hartutako neurri eta erabakiekin bat eginez, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zapatuan egitekoak ziren Batzar Nagusia eta Udabarria Bertsotan fasearen aurkezpena atzeratuko ditu.

Horretaz gain, bere egunerokotasuneko jardunaren zati bat ere etengo du: hezkuntza arautuko klaseak eta aldi batez etengo dira.

Bestelako jardunarekin zer egin aztertzen ari gara. Informazio gehiago daukagunean, jakinaraziko dizuegu.