Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa, zabalik

2017/09/05
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailean IRAKASLE-ERAGILE izateko lan poltsa zabaldu du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko.

Gaur hasi eta irailaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle-eragile izateko lan poltsan. Ikasturte honetan sortu daitezkeen ordezkapenetarako, eta aurrera begira sor daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lan poltsa hau .

 Eskatzen da:

  • Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna
  • Bertso mundua ezagutzea
  • Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da
  • Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea
  • Gida-baimena izatea

 

Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2017-09-13.