Bihar hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
Martxan dago Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Aurreko astean hasi zen idatzizkoa Bizkaiko ikastetxeetan eta bihar hasiko da bat-batekoa, Getxon.
Bat-bateko txapelketan Bizkaia osoko 23 parte hartzaile egongo dira. Horiek hiru kanporaketetan kantatuko dute. Lehenengoa bihar izango da, maiatzaren 4an, Getxoko Azebarrin. Bigarrena, eguaztenean jokatuko da Durangoko Kurutziaga Ikastolan. Azkenengo kanporaketa hurrengo astelehenean izango da, maiatzaren 10ean, Gernika-Lumoko Astran. Saio guztiak hasiko dira 17:00etan.
Finala, maiatzaren 29an
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako bat-bateko finala maiatzaren 29an jokatuko da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa 11:30ean hasiko da eta bertan jakinaraziko dira idatzizko txapelketako irabazleak ere.
Saio guztiak denon osasuna bermatzeko neurriak hartuta jokatuko dira.