Bermeoko 150 gaztek Kafe antzokia bete zuten atzoko bertso topaketan
Bigarren urtez egin zen atzo arratsaldean Bermeoko bertso topaketa. Herriko ikastetxeetan bertsolaritza lantzen dabiltzan herriko 150 gazte inguru batu zituen topaketak, Kafe Antzokian.
Hauek dira parte hartu zuten ikastetxeak: San Frantzisko HLHI, Sagrado Corazón Ikastetxea eta Eleizalde Ikastola.
Saioa Ander Elortegi eta Jone Larrinaga bertsolaritza irakasleek gidatu zuten, eta eskualdeko bertsolariak aritu ziren bat-batean: Nagore Beitia, Iker Uriarte, Mikel Retolaza eta Ibai Amillategi.
Musikari beharretan, eta kantaldia girotuz, Oier Ponce Ondarrutarra ibili zen.
Topaketak bertsoa eta musika izan zituen ardatz, eta zelan ez,Bermeoko XXIV. bertso paper lehiaketako sari emate ekitaldia ere egin zen. Zorionak parte hartzaile eta sarituei:
- 12 urte artekoak:
- Sari orokorra: Txaber Egaña
- Eleizalde Ikastola: Izaro Etxebarria
- Sagrado Corazón ikastetxea: Irati Magunagoitia
- San Francisco ikastetxea: Ilargi Astuy
- 13-18 urte artekoak:
- 1. saria: Aitor Gondra
- 2. saria: Markel Navarrete
Saiori amaiera selfi batekin eman zitzaion!