Bertsolaritza irratian, making off-a

2015/02/09
"Gu ere bertsotan" proiektuaren barruan kokatzen da bertsolaritzari buruko "Zortziko Txikia" irratsaioa. Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Bilboko Udala eta Bizkaia Irratiaren arteko lankidetzari esker, astean ikastetxe batek prestatzen du irratsaioa. Hona hemen Arangoiti ikastetxeko ikasleen lana.

Paperak eskuan, Alfre Elgezabal Bizkaia Irratiaren kazetariaren esanei adi, bertsolaritzako irakasleari azken zalantzak galdetu eta prest daude Arangoiti HLHI ikastetxeko ikasleak.

Seigarren mailako neska mutilek hartu dute parte irratsaioan. Grabaketa arratsaldeko hirurak eta laurdenetan hasi da. Argi dauka bakoitzak zer den egin beharrekoa, zer irakurri behar duen eta ze doinutan kantatu behar duen.

Hiru, bi, bat, grabatzen.

Hona hemen ikastetxeko blogean jarri dituzten argazkiak eta iruzkinak. Baita irrati saio horretarako prestatu dituzten bi asmakizun ere. Ea ba irakurleek ere asmatzen dituzuen.

 

Klase barruan dago

ta da objetua

batzuetan lau erpin

karratu modua

marrazkiak egiten

rotulagailua

arbela digitalak

klasean lekua.

 

Gure asmakizuna

da leku batena

handia ta polita

ta ere urdina

horra sartzen bagara

Ikusi arraina

Bilbo ondoan dago

ta ez da piszina.