Bertsoagaz olgetan, Astran

2014/06/07
Asier Galarzak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala Gernika-Lumoko Astran; goizean idatzizko finala egin da lehenengo, eta bat-bateko finalaren ostean, iluntzera arteko jaia egongo da Astran.

Oinak buruan lelopean elkartu dira Gernika-Lumoko Astra kulturgunean gazteak. Egun biribila da gaurkoa: Bizkaiko Eskolarteko idatzizko eta bat-bateko finalak jokatuko dira, eta Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere gaur ospatuko da.

Idatzizko finalean gazte mordoa elkartu da:

Ostean, taldeko argazkia atera da:

Gero, bat-bateko finala jokatu da.

Finalistak, hurrengoak:

 

Aitor Bizkarra Ruiz
Ander Uzelai Aristi
Asier Alcedo Cano
Asier Galarza Garai
Eneko Aldana Carrasco
Iker Garitagoitia Astigarraga
Koldo Gezuraga Seijido
Unai Mendiburu Valor

 

Buruz burukoa Asier Galarza eta Aitor Bizkarrak kantatu dute, eta azkenean, Asier Galarzak irabazi du. Igor Elortzak jantzi dio txapela.

Galarzak eta Bizkarrak ekainaren 21ean Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan kantatuko dute.

Sari banaketaren ostean elkarregaz bazkaldu dute Astran.

Bazkalostean, bertso eskolen tartea egongo da, sorpresaz beteta. Eguna biribiltzeko, Oskar Estangagaz erromeria egongo da.

Antolatzaileak:                                                   

Bizkaiko Bertsozale Elkartea     Ikastolen Elkartea     

 

Babeslea:    

Laboral Kutxa

 

Laguntzaileak:

Gernika-Lumoko Udala