Bertso sariketa jokatuko da Plateruenan zapatuan
Kopla barik zirkuituaren hirugarren saioa izango da zapatukoa. Durangoko Plateruena antzokian izango da, 18:00etatik aurrera (ordua aldatu da, 19:00etan iragarri zen baina 18:00etan izango da).
Gai-jartzaile eta gidari beharretan Algortako Bertsolari Eskolako lagunak ibiliko dira eta kantuan, ostera, Ander Elortegi, Imanol Uria, Irune Basagoiti, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia.
Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.
Neurri guztiak beteta
Ezarritako neurriak direla eta, Durangokoak eta alboko herrietakoak bakarrik joan ahal izango dira bertso trama ikustera. Aldez aurretik sarrera erosita zeukaten bertsozaleei itzulketarako argibideak bidaliko zaizkie.
Saioan ere, guztion osasuna bermatzeko neurri guztiak errespetatuko dira.