Bertso komikia, oinak dituen irudia
2016/04/05
Betiko Ikastolako 6. mailako ikasleek egin duten lana ekarri dugu sarera. Taldeka bildu eta istorio desberdinak sortu dituzte bertsolaritza eskoletan. Ikastolan erakusteaz gain, weborrian ere ikusgai dauzkazue.
Komikia eta bertsoa gauzak adierazteko bi modu dira, baina badute antzekotasunik. Bietan hiruzpalau zertzelada erabilita sortu behar dira pertsonaiak eta istorioak.
Hau da bertso komikiaren unitatearen hasiera, eta adierazpen honen adibideak ditugu Betiko Ikastolako ikasleen lanak. Binetak testuinguru moduan hartuta, euren mezua bertsotan adierazten duten pertsonaiak sortu dituzte. Kartutxoak eta globoak errima eta oinez bete eta silabetan neurtutako lerroak asmatu eta idatzi dituzte.
Hemen ikusgai gelan egin duten lana: