Bertso berriak, azaroaren azken asteburuari jarriak

2017/11/30
Azaroaren amaiera emankorra izan da, eta hainbat proiektutan murgilduta daude "Mundu bat bertso" ekimeneko ikasleak.

Azaroaren amaiera emankorra izan da. Alde batetik ikasleek azaroaren 25aren inguruan bertso sortak prestatu dituzte, San Andres jaietan ere badabiltza beste batzuk, eta zelan ez, euskararen egunerako bertsoak pentsatzen.

Gai, asmo, egun, ekitaldi eta hainbat data konkretuetarako egiten dituzte bertsoak ikastetxe gehienetan. Bertsolaritza ikasle gazteek, bat-batekoak sortzeko bidean ematen dituzten lehen pausuak izaten dira bertso jarri hauek.

 

AZAROAK 25

Azaroaren 25a dela eta Ezkerraldeko eta Meatzaldeko ikasleen bertsoak dituzue hemen. Santurtziko Serantes HLHIko ikasleek gelaz gela abestu zituzten egindako bertso hauek.

 

Muskizko Ikastolako 6. mailakoek, herri mailan antolatutako martxa batean abestu zituzten bertsoak dira hauek:

Trapagako La Escontrilla HLHIko ikasleek ikastetxeko ekitaldian abestu zituzten guraso eta irakasleentzat:

JAIEN HASIERA

Usansoloko San Andres jaiei bertsotan eman zitzaien hasiera azaroko azken asteburuan. Unkina ikastetxeari egokitu zaio aurten jaietako pregoia eta 6. mailako bertsolaritza klasean prestatutako bertsoak izan dira. Hemen ikusgai jaien hasierako ekitaldia: