Bermeon izan da Bizkaiko Eskolartekoaren hirugarren kanporaketa
Bermeoko Eleizalde ikastolan izan da 2014ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Hirugarren kanporaketa jokatu da gaurkoan, eta 10 gaztek parte hartu dute.
Gazteen artean puntu gehien lortu dituena Asier Galarza izan da, Muxikakoa.
Gaurkoan parte hartu duten gazteak, hurrengoak izan dira:
Gernika-Lumo:
Lourdes Ondaro
Koldo Gezuraga
Asier Galarza
Eneko Aldana
Koldo Muñiz
Beñat Bilbao
Julen Karrion
Larrabetzu:
Leire Amenabar
Jon Larrabide
Mungia:
Iker Larisgoitia
Lehenengo bakoitzak berba bati bertso bat bota dio; ostean, binaka zortziko handian ofizioka bertso bi bota dituzte gazteek.
Hori egin ostean sei bertsolari pasatu dira hurrengo fasera. Hurrengoak:
Koldo Gezuraga (Gernika-Lumo)
Asier Galarza (Gernika-Lumo)
Eneko Aldana(Gernika-Lumo)
Koldo Muñiz (Gernika-Lumo)
Leire Amenabar (Larrabetzu)
Jon Larrabide (Larrabetzu)
Horiek binaka zortziko txikian bertso bina bota dituzte, eta ostean, bakarka aritu dira, eta gai bati erantzunez bertso bat bota dute.
Gaurkoan Etxahun Lekue Etxebarria aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Arkaitz Zipitria, Jurgi Fuentes eta Leire Etxebarria egon dira.
Bihar jokatuko da hirugarren kanporaketa Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etatik aurrera. Durangaldeko, Markinako-Xemeingo, Abadinoko, Berrizko, Lekeitioko eta Zornotzako gazteek kantatuko dute saio horretan.