Beñat Bilbao nagusitu da Astran
Gaur, Gernika-Lumoko Astra fabrikan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da. Saioko irabazlea, Beñat Bilbao Gernika-Lumoarra izan da, eta beraz, finalerako bigarren txartela berak lortu du.
Bederatzi gaztetxo oholtzaratu dira gaurko bigarren kanporaketan: Beñat Bilbao, Julen Karrion, Maddi Zabalo, Maria Atutxa, Oier Mendiolagoitia, Maider Barañano, Irene Ezkurra, Peru Irastorza eta Gorka Zabala.
Gai-emailea Leire Garatxena izan da, eta epaileak Alaitz Etxanobe, Iñaki Aurrekoetxea eta Ander Txakartegi izan dira.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu, eta finala ekainaren 3an izango da, Markina-Xemeinen. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz.
Ondorengoak dira hurrengo bi kanporaketak:
Maiatzak 16, 17:00etan, Algortako Azebarrin
Maiatzak 17, 17:00etan, Deustuko Mullerren.
Finala ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Bazkari tiketak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.