bEErtso EEskolen EEguna!

2013/10/08
Egunez eta gauez ikusi zen Bertso Eskolek zer nolako giroa sortu zuten Markina-Xemeingo kaleetan. Egun ahaztezina benetan, talde lana eta inplikazioari esker.

Eguerdian batu zen bertsozale, bertsolari eta egun pasa joan zen jendea Uhagon kultur gunean. Batzuk motxila lepoan, gaua pasatzera ere hurbilduak, beste batzuk bazkaldu eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako kanporaketa ikusteko leku ona aukeratu nahian.

Bee eguna 1

Ongi etorria polita izan zen. Bertsoz agurtu gintuen Antton, Markinako bertso eskolako kideak. Bertso eskoletan lana gogoz egiten dela ikusteko, izango direlako:

/>

Bazkarian ondo beteta atera ginen Akerbeltz gaztetxetik. Bikain, ezin hobeto Markina eta Lea Artibaiko bertso eskoletan mugitzen diren gazteak. Laurogei eta hamar bertso eskola kide bazkaltzeko eta arroz esnea azkenburuko, hortik atera kontuak.BEE eguna 2

 

Baina siestarako tarterik ez zen izan. Izan ere Taket berri albistegia izan zen lauretan puntuan. Hainbat bertsolari ezagunen aurpegiak baina denak Mungiako Taket Bertso eskolako aktoreak:

 

Bertsolari Txapelketa Nagusiak hartu zuen lekukoa arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Honez gero, emaitza ezaguna izango da. Indarrez beteta atera ginen, eta baita behar ere. Andrabanda taldekoak danbor soinuz eraman zuten bertsozale kuadrila Markina-Xemeingo tabernaz taberna.

Gauean, musika doinuak, kantuen bertsioak, Bi bala jendeaurrean, izen eta izan, Iñaki Gurrutxaga eta Aitzol Barandiaran. Ondoren Fan&Go. Irudi batek mila hitzek baino gehiago esaten dutenez….

 

Beee eguna 3

Hortik aurrerakoak, bertan izan zirenei galdetu…  Hurrengorarte