Bazkideek aho batez onartu dute 2024ko egitasmoa

2024/03/07
Bilbon egin da urteko Batzar Nagusia, eta bertan, 2023ko balantzea eta 2024ko egitasmoa aurkeztu dira.

Gaur arratsaldean egin dugu 2024ko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia Bilboko La Bolsa eraikinena. Iazko eta aurtengo balantzea eta aurrekontua onartu dituzte bazkideek.
18:00etan hasi da batzarra eta bertaratutakoei ondo etorria eman eta batzarraren nondik norakoak azaldu dizkie Belate Olabarria Elkarteko lehendakariak.
Ostean, Elkartearen helburu eta proiektu nagusiak azaldu dituzte Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak eta Etxahun Lekue eta Ander Elortegi transmisio eragileek.
Horren ostean, Beñat Vidal zuzendaritza kideak hartu du hitza. Lan taldearen berri eman eta gero, Zuzendaritzaren helburuak eta funtzionamendua azaldu ditu. Ondorengoa da zuzendaritzaren osaketa berria:

  • Lehendakaria: Belate Olabarria Astobiza
  • Idazkaria: Beñat Vidal Gurrutxaga
  • Diruzaina: Aissa Intxausti Aburruza
  • Bokalak: Ainhoa Markinez Arruza, Asier Galarza Garai, Eneko Abasolo Txabarri, Idoia Anzorandia Kareaga, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Unai Iturriaga Zugaza-Artaza.

Onintza Enbeita Maguregik zuzendaritza utziko du, eta egindako lana eskertu zaio, eta Unai Iturriaga itzuliko da zuzendaritzara.

Amaitzeko, talde argazkia atera ondoren, luntxa izan dugu.


2024-03-07 BN Bilbo