Basauriko Bertso Topaketan 700 gazte elkartu dira

2015/05/21
Sozial antzokian bederatzi ikastetxetako ikasleak batu dira bertsoaren bueltan.

 

Bertso topaketek Basaurin egin dute oraingo honetan geldialdia. Aurten, bederatzi ikastetxetako 700 ikasle elkartu dira Sozial antzokian bertsoagaz gozatzera.

Arkaitz Estiballes Ormaetxeak eta Irati Erkizia Otegik gidatuta, kantu zahar eta berriak abestu dituzte bertsolaritza ikasleek eta baita ikastetxeetako irakasleek eta udaleko euskara teknikariak ere. Horrez gain, ikasgelan  landutako bertso sortak abestu dituzte gaztetxoek taldetan oholtzara igota.

Emanaldia girotzeko Beñat Aiartza Santa Cruz gitarra jolea izan da gaurkoan ere, eta bat-batean aritu da Arkaitz Estiballes Ormaetxea bertsolari eta irakaslea.

Hurrengo topaketa maiatzaren 28an izango da Erandion.