Bat-bateko taldeak, hezkuntza arautua eta bertso eskolen arteko zubi

2015/09/29
Errima, oinak, puntua, kopla, bertsoa… apurka apurka lerroak osatuz eta ideiak josiz aisialdiaren parte bihurtuko da bertsoa Bizkaiko bat-bateko bertsolaritza taldeetan.

Urriaren lehen astean hasiko da bat-bateko taldeen ikasturtea. Eta interesa duena, garaiz dabil izena emateko!

Orain arte izena eman duten gazte askok hezkuntza arautuan ezagutu dute bertsolaritza. Ikasgelan astero, bertsolaritza irakaslearen erritmoan jardun dute. Ikasketa liburua lagun, idatziz sortu dituzte bertsoak. Orain ostera, bat-batean trebatzen hasteko ordua iritsi da. Beraien ordu libreak bertsoz eta kantuz beteko dituzte.

Bat-bateko taldeak hezkuntza arautuan egiten den beharra eta bertso eskolen arteko zubia dira. Talde hauek elikatuko dituzte, "Bertsolari gazteen BBK sariketea" edo "Eskolarteko Txapelketa". Gazte hauek urtean zehar egiten dutenaz gain, neguko zein udako barnetegietan parte hartzeko aukera ere izango dute. 

Irakasle batzuen iritziak:

  • “Iaz ia 40 ikasle nituen Bilboko ikastetxe batean. Aurten, horietatik bederatzik eman dute izena bat-bateko taldean jarduteko” dio Iñaki Iturriotz Deustun bat-bateko taldeaz arduratzen den irakasleak.
  • Etxahun Lekue Bizkaiko elkarteko irakasleak ere bertsoa.eus webgunean azaldu du egitasmoaren nondik norakoa: Hemen ikusgai

Bat-bateko taldeak, esan moduan, bertso eskoletarako bidea dira. Asko eta asko dira bat-batean lehen pausuak eman ondoren, bertsozaletu direnak, baita gai-jartzaile, epaile edo antolatzaile lanetan dabiltzanak ere, gaur egun.

Izena emateko gogoa baduzu, ipini Elkartearekin harremanetan: bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus edo 638323269 (Jurgi)

 

Hauek dira Bizkaia osoan martxan jarriko diren bat-bateko taldeak:

ARRATIA

  • Igorre: Arratia BHI BBT ( 2 ordu)
  • Lemoa: Eguzkiza Meabe IPI BBT (2 ordu)

 BILBO

  • Santutxu:
    • Karmelo Ikastola BBT
    • Solokoetxe BBT
  • Deustu:
    • Deustuko ikastola BB

BUSTURIALDEA

  • Gernika-Lumo:
    • San Fidel BBT
    • Seber Altube BBT
    • Gernika BHI BBT (2 ordu)
  • Bermeo:                  
    • Eleizalde Ikastola BBT
    • Ignacio Arozena BBT

ENKARTERRI-EZKERRALDE-MEATZALDE

  • Gordexola BBT
  • Zalla BBT
  • Balmaseda BBT
  • Barakaldo BBT
  • Abanto BBT

 DURANGALDEA

  • Elorrio BBT
  • Zaldibar BBT

 HEGO URIBE

  • Arrigorriaga BBT

URIBE BUTROE

  • Derio: Txorierri BHI BBT

 URIBE KOSTA

  • Sopela: Ander Deuna ikastola BBT
  • Algorta: San Nikolas ikastola BBT