Balmasedako Klaret antzokia bete dute bertsolaritza ikasleek gaur goizean
2017/03/31
180 gazte inguru elkartu dira Balmasedako Klaret antzokian gaur goizean egin den bertso topaketan.
Aurtengo bigarren bertso topaketa egin da gaur goizean Balmasedako Klaret antokian. Bertan, Jone Larrinagarekin eta Aitor Arrutiarekin bertsolaritza lantzen duten Mendia HLHI, Zubizaharra ikastola eta Balmaseda institutua ikastetxeetako, 180 gazte inguru batu dira bertso eta kantuekin gozatzera
Gaurkoan Ander Ucelay eta Inazio Vidal bertsolariak aritu dira bat-batean.
Betiko antzera, gazteek kanturako tartea ere izan dute Eire Larrea gitarra joleak lagunduta.
Horrez gain, Trutziozeko bertso eskolako Ivan Espillak eta Iker Portillok agurrak bota dituzte.