Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
Aurreko edizioetan moduan, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak bat-batekoa sariketa eta idatzizko sariketa izango ditu. Ondorengo asteetan jokatuko dira kanporaketak eta maiatzaren 31n izango dira finalak, Iurretan. Aurten parte hartzaile gehiagok eman dutenez izena, bat-bateko txapelketak, hiru kanporaketa beharrean lau izango ditu.
BAT-BATEKO TXAPELKETA
Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Martxoaren 31n izango da lehenengo kanporaketa Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, 17:00etatik aurrera.
Lau kanporaketa jokatuko dira, guztira:
- Martxoak 31: Galdakaon, Eguzkibegi Ikastolan, 17:00etan
- Parte hartzaileak: Amaiur Betanzos, Beñat Enbeita, Garazi Uriarte, Irati Gallastegi, Kelmene Abaitua, Unai Aldana
- Apirilak 2: Gordexolan, kultur etxean, 17:00etan
- Parte hartzaileak: Adur Lopez, Aimar Marcos, Aretx Iruskieta, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi, Helene Yerga, Izaro Pagalday eta Nora Prellezo
- Apirilak 7: Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan
- Aiala Irurtia, Amaia Gallastegi, Emile Zabala, Iradi Barrenetxea, Iraia Lauzirika, June Legarretan, Oskar Joseba de Rueda
- Apirilak 9: Durangon, Kurutziaga Ikastolan, 17:00etan.
- Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia, Naroa Iturrioz
18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan. Saioak zati bi izango ditu eta bertsolari guztiek egin beharreko ariketak hauek izango dira:
- Lau oinak emanda bertso bat zortziko txikian
- Berba emanda bertso bat, gehienez, hamarreko handian
- Ofiziotan bina bertso zortziko txikian
Bigarren atalera lau bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek, ariketa hauek kantatu beharko dituzte:
- Ofiziotan zortziko handian bina bertso
- Ganbarako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez
IDATZIZKO TXAPELKETA
Bestetik, idatzizko txapelketa martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Kanporaketa hauetatik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute.
FINALAK, IURRETAN
Aurten egun bitan egingo dira idatzizkoaren finalak, biak ere Iurretako frontoian:
- Maiatzak 30ean arratsaldez, LH5eko eta LH6ko finalak izango dira. Ostean gazteei zuzendutako bertso saioa ere egingo da.
- Maiatzak 31n, goizez, DBHko eta Batxilergoko finalak izango dira. Ostean, bat-bateko finalera sailkatu diren 8 bertsolariak arituko dira kantuan.