Badator Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa
BAT-BATEKO TXAPELKETA
Bizkaiko eskolarteko bat-bateko txapelketa hastear dago. Maiatzaren 8an izango da lehenengo kanporaketa Ondarroako Zubi Zaharra Ikastolan, 17:00etatik aurrera.
Hiru kanporaketa jokatuko dira:
• Maiatzak 8: Ondarroan, Zubi Zaharra Ikastolan, 17:00etan
• Maiatzak 15: Bilbon, Euskararen Etxean, 17:00etan
• Maiatzak 17: Igorren, Lasarte aretoan, 17:00etan
18 urtetik beherako bertsolari bizkaitarrek parte hartu ahal izango dute Bizkaiko Eskolartekoan. Saioak zati bi izango ditu eta bertsolari guztiek egin beharreko ariketak hauek izango dira:
• Lau oinak emanda bertso bat zortziko txikian
• Berba emanda bertso bat, gehienez, hamarreko handian
• Ofiziotan bina bertso zortziko txikian
Bigarren atalera lau bertsolarik egingo dute aurrera, eta horiek, ariketa hauek kantatu beharko dituzte:
• Ofiziotan zortziko handian bina bertso
• Kartzelako lana: bakarka, gehienez, 10eko handian gai bati erantzunez
IDATZIZKO TXAPELKETA
Bestetik, idatzizko txapelketa martxan dago Bizkaiko ikastetxe eta eskualdeetan. Hemendik sailkatutako ikasleek idatzizko finalean parte hartzeko aukera izango dute.
FINALA, GERNIKA-LUMON
Idatzizko txapelketako finalera sailaktutako ikasleak, zein bat-bateko txapelketako finalera sailkatutako 8 bertsolariak maiatzaren 27an elkartuko dira Gernika-Lumoko Astran.