Azaroaren 25ari bertsotan, eskolan
Ikasturte hasieragaz batera bueltatu zen Gu ere bertsotan proiektua ikastetxeetara, eta gaztetxoak fin-fin ari dira hizkuntzagaz olgetan; ideiak, argudioak eta errimak lotuz.
Gaurko moduko egunei ere euren ekarpen txikia egiten diete ikastetxeetan bertsoen bidez. Hemen adibide txiki bi:
Lemoako futbol zelaian puntu morea osatu zuten herriko eragileek pasadan zapatuan. Bertsolaritza ikasleek ere parte hartu zuten ekitaldian, eta ikasleetako batek egindako hurrengo bertsoak kantatu zituzten ekitaldian:
Santurtziko Serantes ikastetxekoek ere bertso sortak osatu dituzte, eta irudi hauek sortu:
Abanto-Zierbenako El Casal ikastetxekoek ere txukun-txukun osatu dituzte bertsoak:
Sestaoko Kueto ikastetxeko 6. mailekoen bertsoak hemen: