Azaroaren 17an hasiko da Txapelketako izen ematea
2015/11/10
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen emate epea azaroaren 17tik 30era egongo da zabalik.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Talde Antolatzailea hasita dago 2016ko Txapelketaren antolakuntzagaz. Taldeak adostuta, hurrengoa izango da egitura:
- Udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean
- Udazkeneko fasea: urritik abendura
Udabarriko fasean izena emateko epea azaroaren 17an zabalduko da, eta azaroaren 30era arte luzatuko da epea. Data errespetatu beharrekoa izango da.
Izena emateko bideak hurrengoak dira:
- bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita
- 94 681 27 11 telefonora deituta
Inoiz finalista izan direnak udazkeneko fasean sartuko dira. Horientzako izen emate epea maiatzean zabalduko da.