Arriaga Antzokia bertsoz bete dute gazteek
Bilboko Arriaga Antzokia bertsoaren topaleku bihurtu da gaur goizean. Bertsoak entzun, kantak kantatu, eta elkarrekin ederto batean pasatu dute Bilboko ikastetxeetako 900 ikasletik gorak.
'Gu ere bertsotan' proiektua Bilboko 31 ikastetxetan eskaintzen du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Bilboko Udalaren laguntzagaz. Horietatik 16 ikastetxe egon dira gaur Arriagan (beste 15ak iaz egon ziren). Horrela, bi urterik behin Bilboko bertsolaritza ikasle guztiek daukate topaketaz gozatzeko aukera.
Hainbat protagonista egon dira gaurko ikuskizunean. Bil eta Bo pertsonaiek gidatu dute ekitaldia. Gazteak eurak ere oholtza hartu dute behin baino gehiagotan: ikastetxeetako ikasleek zein bat-bateko taldeetakoek. Ikasleak elkarri puntuak jarri dizkiete, baita asmakizunak ere. Bat-bateko taldeetakoek bertsoak kantatu dituzte.
Horietaz gain, bertsolariak ere izan dira ekitaldian: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Iruri Altzerreka eta Xabat Galletebeitia aritu dira kantuan.
Bestetik, Garoa Arizmendi kantariarekin laguntzarekin hainbat kanta ere kantatu dituzte.
Bertsoz jositako egun biribila izan da. Datorren urtean gehiago!