Arratia aurrera BBK Sariketan
Arratiako taldeak irabazi du gaur goizean Zallan jokatu den BBK Sariketako bigarren kanporaketa, Enkarterriko taldearen kontra. Horrela, Igorreko finalaurrekoan kantatzeko txartela eskuratu dute Arratiako taldekoek.
Gaztetxoen mailan Enkarterriko Ekhiotz Mancisidor, Eneko Alda eta Ander Uzelai aritu dira kantuan; Arratikoak, ostera, Aitor Asua, Lur Ziarrusta eta Leire Amenabar izan dira.
Gazteen taldean, berriz, Asier Alcedok, Beñat Amezagak eta Nuria Cortadak osatu dute Enkarterriko hirukotea; eta Malen Amenabarrek, Irati Astondoak eta Illart Gumuziok Arratiakoa.
Danera, Arratiako taldeak 376,5 puntu lortu ditu; Enkarterrikoak, ostera, 332.
Hurrengo kanporaketa martxoaren 18an jokatuko dute Algortako Aixerrota BHI-n, Ipar Uribek eta Busturialdeak.