Arrakalak loratu taldeak irabazi du Igorreko saioa

2024/11/06
Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako bigarren saioa Igorren jokatu dute AP8ko txikia eta Arrakalak loratu taldeek. Azken talde honek irabazi du saioa, eta Gernika-Lumoko finalaurrekora sailkatu da zuzenean.

Gaur jokatu da Bertsolari Gazteen XXXII. BBK Sariketako bigarren saioa, Arratiako institutuan. AP8ko txikia eta Arrakalak loratu taldeek hartu dute parte, eta bigarren taldea sailkatu da Gernika-Lumoko finalaurrekora, azaroaren 18an.

2024-11-06 Bertsolari gazteen. Igorre

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • AP8ko txikia: Amaia Gallastegi, Iraia Lauzirika eta Kelmene Abaitua.  
  • Arrakalak loratu: Aiala Irurtia eta Garazi Uriarte

Gaurko saioko aurkezlea Igor Menika Bengoetxea izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra, berriz, Ione Narbaiza Gallastegik egin du.

2024-11-06 Bertsolari gazteen. Igorre

Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa datorren astelehenean jokatuko da, Zallako Mimetiz eskolan 10:00etan. Bertan geratuko dira erabakita finalaurrekoak.