Aritz Landetak irabazi du Eskolarteko 3. kanporaketa
Gaur arratsaldean, Getxoko Azeberrin, Bizkaiko Eskolarteko 3. kanporaketa jokatu da, eta saioan puntu gehien lortu dituen bertsolaria, eta beraz, saioa irabazi eta finalerako txartel zuzena lortu duena Aritz Landeta izan da.
Bederatzi bertsolari aritu dira Azeberrin bertsotan: Aritz Landeta, Eneko Elordui, Mikel Arrate, Oihan Diaz, Naroa Torralba, Xabier Mardones, Amaiur Atxa, Aritza Orue, Ainhoa Gorostiaga eta Iker Larizgoitia.
Epai mahaia Iñaki Aurrekoetxea, Alaitz Etxanobe eta Josu Telleriak osatu dute. Gai emaile beharretan Beñat Vidal ibili da.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak 4 kanporaketa ditu, bihar, Deustuko Mullerenean izango da laugarrena.
Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko laurak puntuazioz sailkatuko dira.
Finala, ekainaren 3an izango da Markina-Xemeinen. Bazkari txartelak salgai daude dagoeneko.