Ander Ucelay da Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelduna

2018/03/09
Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak aurrera doaz: Busturialdean 3 kanporaketa eta gero definituta geratu da martxoaren 17ko finala, Uribe Kostako Txapelketa gaur hasiko da Erandion, Uribe Butroeko Txapelketa zapatuan ospatuko da Derion, eta Enkarterri-Ezkerraldeak, egun osoko jaia eta gero, badu bere txapelduna; Ander Ucelay Aristi

Pasadan zapatuan egun osoko jaia ospatu zuten Portugaletan Enkarterri-Ezkerraldea eskualdekoek. Goizean hiru kanporaketa egin zituzten, tabernaz-taberna, 30 laguneko taldeak lagunduta, giro ederrean:

2018-03-09

Egun osoan zehar, Asier Ibaibarriaga eta Beñat Vidal ibili ziren epaile beharretan.

Merkatuan bazkaldu ostean, 17:00etan, finala jokatu zuten,50 lagun ikusle zirelarik. Eskualdeko 218ko Bertsolari Txapelduna, puntu gehien batuta: Ander Ucelay izan zen, eta publikoaren saria Nuria Cortadarentzat izan zen.

2018-03-09

Gaur hasiko da Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa. Gaur, martxoak 19, 3 kanporaketa jokatuko dituzte, Erandioko Goiko tabernan, 19:00etan hasita. Martxoaren 16an, datorren barikuan, beste 3 kanporaketa jokatuko dituzte Algortako Saniko tabernan hasita. Eta finala martxoaren 24an izango da Sopelan. 24 bertsolarik hartuko dute parte eskualdeko txapelketan

2018 Eskualdeko BT. UK. 1. kanp.

Zapatuan, Uribe Butroeko Bertsolari Txapelketa jokatuko da Derion. 18:00etan izango da lehenengo kanporaketa Mitxi tabernan, eta 19:00etan bigarrena Txapas tabernan. afaria eta finala Bestorrene txokoan izango dira. Uribe Butroeko Txapelketan 10 bertsolarik hartuko dute parte.

2018 Eskualdeko BT. Uribe Butroe

 

Busturialdeko Bertsolari Txapelketan, 3 kanporaketa jokatu dira orain arte, eta pasadan asteburuan jokatutako kanporaketarekin erabakita geratu da, martxoaren 17an Gernika-Lumoko Astran jokatuko den finala.

2018 Eskualdeko BT. Busturialdea