Amaiur Atxak irabazi du Bizkaiko eskolarteko laugarren kanporaketa
2018/04/25
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa; guztira sei gazte oholtzaratu dira Lemoan jokatu den saioan, eta erabakita geratu da maiatzaren 6ko finala
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Lemoan. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Amaiur Atxa izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.
Ondorengo sei gazteak izan dira gaurko protagonistak:
- Amaiur Atxa
- Maddi Zabalo
- Maria Atutxa
- Urko Iurrebaso
- Oier Mendiolagoitia
- Unai Intxausti
Gaurko epai mahaia Alaitz Etxanobe, Miriam Juaristi eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ione Narbaiza aritu da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko Txapelketak 4 kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolariak izango dira, datorren maiatzen 6an, Balmasedako Klaret Antzokian jokatuko den finalean:
- Maite Sarasola
- Iruri Altzerreka
- Peru Irastorza
- Amaiur Atxa
- Ander Sarriugarte
- Bittor Altube
- Gorka Pagonabarraga
- Maddi Egiguren
Maitzaren 5ean egun osoko jaia egongo da Balmasedan:
- 10:00etan: Bizkaiko Eskolarteko idatzizko finala frontoian
- 11:30ean: Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko finala Klaret Antzokian
- 14:30ean: bazkaria frontoian (bazkari txartela salgarai: www.bertsosarrerak.eus atarian)
- 17:30ean: Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Udabarriko sailkapen faseko saio.