Algortan izan du jarraipena Bizkaiko Eskolarteko txapelketak

2015/05/19
Zortzi gaztek hartu dute parte Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketan. Bigarren saioko irabazlea, eta finalerako zuzenean sailkatu den bertsolaria, Paule Loizaga izan da.

Gaur arratsaldean Aixerrota BHI institutuan izan den saioak eman dio jarraipena aurtengo bat-bateko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketari.

Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Sopelako Paule Loizaga izan da, eta beraz, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du.

Lau bertso eskoletako 8 bertsolarik hartu dute parte gaurko saioan:

Uribe Kosta

    • Maialen Ruesgas
    • Paule Loizaga
    • Naroa Torralba
    • Araitz Lasa

Arratia

    • Lur Ziarrusta

Durango

    • Iker Apraiz
    • Peio Azkarate

Mungia

    • Ainhoa Gorostiaga


Saioaren egitura:

Saioak zati bi izan ditu. Lehenengo zatian, ondorengoak izan dira bertsolariek egin behar izan dituzten lanak:

  • Berba 1 gaitzat emon eta bertso bat bota, gehienez 10eko handian.  
  • Lau oinak emonda, bertso bat osatu.
  • Zortziko handian, bina bertso.

Bigarren atalera sailkatu diren bertsolariek ondorengo lanak egin behar izan dituzte: 

  • Zortziko txikian, bina bertso.
  • Bakarka, gai bati erantzunez, bertso 1, gehienez 10eko handian.

 

Lehengo atalean puntu gehien lortu dituzten lau bertsolariak sailkatu dira bigarren atalera. Ondorengoak izan dira:  

  • Lur Ziarrusta
  • Paule Loizaga
  • Peio Azkarate
  • Naroa Torralba

Olatz Larrinaga gai jartzaile gaztea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Leire Etxebarria, Jurgi Fuentes eta Beñat Romero egon dira.

Etzi, eguena jokatuko da hirugarren kanporaketa, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etatik aurrera.

Sailkapena:

Guztira 4 kanporaketa izango ditu eskolartekoak. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, gainontzeko 4 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira, ekainaren 6an, Igorreko Kiñu gaztetxean jokatuko den finalera. Egun berean ospatuko da Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere.