Algortan izan du bigarren geralekua Bizkaiko Eskolartekoak

2014/05/21
11 gaztek parte hartu dute Algortako San Nikolas ikastolan jokatu den saioan; Asier Alcedo sailkatu da zuzenean Gernika-Lumoko finalera.

Algortako San Nikolas ikastolan izan da 2014ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa. Bigarren kanporaketa jokatu da gaurkoan, eta 11 gaztek parte hartu dute.

Gazteen artean puntu gehien lortu dituena Asier Alcedo izan da, Portugaletekoa.

Gaurkoan parte hartu duten gazteak, hurrengoak izan dira:

Uribe Kosta:
Paule Loizaga
Unai Mendiburu
Maialen Ruesgas
Araitz Lasa
Aritz Landeta
Naroa Torralba

Portugalete:
Aritz Landeta Alcedo
Eneko Gilisasti
Lander Olazaran
Ekhiotz Mancisidor

Arratia:
Lur Ziarrusta

Lehenengo bakoitzak berba bati bertso bat bota dio; ostean, binaka zortziko handian ofizioka bertso bi bota dituzte gazteek.

Hori egin ostean sei bertsolari pasatu dira hurrengo fasera. Hurrengoak:

Paule Loizaga (Sopela)
Unai Mendiburu (Algorta)
Aritz Landeta (Getxo)
Lur Ziarrusta (Arratia)
Asier Alcedo (Portugalete)
Ekhiotz Mancisidor (Portugalete)

Horiek binaka zortziko txikian bertso bina bota dituzte, eta ostean, bakarka aritu dira, eta gai bati erantzunez bertso bat bota dute.

Gaurkoan Ander Elortegi Garatea aritu da gai emaile beharrean; epaimahaian, ostera, Arkaitz Zipitria, Jurgi Fuentes eta Leire Etxebarria egon dira.

Bihar jokatuko da hirugarren kanporaketa Bermeon, 15:00etatik aurrera. Gernika, Larrabetzu eta Mungiako gazteak kantatuko dute saio horretan.

Bizkaiko eskolarteko Algortako kanporaketa