Aiala Irurtiak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Igorren. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Aiala Irurtia izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.
Ondorengo hamar gazteak izan dira gaurko protagonistak:
- Kelmene Abaitua
- Maddi Aurtenetxe
- Iradi Barrenetxea
- Amaia Gallastegi
- Enara Gallastegi
- Garazi Ibarretxe
- Aiala Irurtia
- Naroa Iturrioz
- Iraia Lauzirika
- Garazi Uriarte
- Aner Zuluaga
- Ekhi Zuluaga
Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da eta epaimahaia Ainhoa Arregik, Mirari Azulak eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren maiatzaren 27an, Gernika-Lumoko Astran jokatuko den finalean abestuko dutenak:
Kelmene Abaitua
- Ixone Asategi
- June Diaz
- Enara Gallastegi
- Aiala Irurtia
- Naioa Jaio
- Maialen Lago
- Haizea Telleria
Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.