Aiala Irurtiak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa

2024/05/15
Gaur jokatu da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren hirugarren eta azken kanporaketa; guztira sei gazte oholtzaratu dira Igorreko Lasarte aretoan izan den saioan, eta erabakita geratu da maiatzaren 25eko finala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu da gaur Igorren. Gaurko saioan puntu gehien batu dituen bertsolaria Aiala Irurtia izan da, eta beraz, finalerako txartela zuzena lortu du.

Ondorengo sei gazteak izan dira gaurko protagonistak:

  • Iradi Barrenetxea
  • Enara Gallastegi
  • Garazi Ibarretxe
  • Aiala Irurtia
  • Iraia Lauzirika
  • Ekhi Zuluaga

2024-05-15 Igorre

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu da eta epaimahaia Miriam Juaristik, Mirari Azulak eta Jon Martinezek osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu da.
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa izan ditu, eta puntu gehien batu dituzten zortzi bertsolari hauek izango dira, datorren maiatzaren 25ean, Arrigorriagako eskolan jokatuko den finalean abestuko dutenak:

  • Aiala Irurtia
  • Ekhi Zuluaga
  • Eider Fernandez
  • Enara Gallastegi
  • Garazi Uriarte
  • Iradi Barrenetxea
  • Kelmene Abaitua
  • Naroa Iturrioz
  • (Naroa Jaio sailkatu da, baina ezin izango du kantatu)

2024-05-15 Igorre

Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Egun osoko jaia antolatu dugu egun honetarako. Goizean Bizkaiko eskolarteko idatzizko txapelketaren finala izango da, bat-bateko finala gero, bazkaria, eta Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren finalaurrekoak eta finala ondoren. Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian dituzue eskuragarri.