250 ikasle batu dira Galdakoko Bertso Topaketan.

2014/06/05
Gandasegi HLHI, Unkina HLHI, Urreta, HLHI Eguzkibegi Ikastola eta Aperribai HLHIko lehen hezkuntzako ikastetxeek hartu dabe parte. Torrezabal Kultur aretoan ez da eserleku bakar bat ere hutsik geratu. Amaia Betolaza Galdakaoko alkate ordeak parte hartu du ekitaldian eta ikasturtea bertsoz agurtu dute.

Goizeko hamar eta erdietan hasi da Bertso Topaketa. Josu Telleria Galdakaoko hezkuntza arautuko ikastetxeetan irakasle dabilena taula gainean eta bere aurrean 250 ikasle, Galdakaoko bost ikastetxe ikastetxeetatik etorriak: Gandasegi HLHI, Unkina HLHI, Eguzkibegi Ikastola eta Aperribai HLHI.

Aitor Agirre kitarra joleak jarri du musika. Ikasleak kantari aritu dira umore onean eta gogoarekin. Eszenatoki gainera ere igo dira talde guztiak banan banan ikasturtean zehar egindako bertso sorta kantatzera. Oporrak izan dira bertsoen gai nagusia, oporren eskean jardun dira ikasleak, behar dituztenaren seinale.

Bertsotan Ander Elortegi eta Etxahun Lekue ibili dira. Gai librean aritu dira ikusleei artean adarra joaz.

Amaitzeko, sari banaketa izan da. Galdakaoko udaleko alkate ordea den Amaia Betolazak eman dizkie 2013-2014 ikasturteko diploma eta oroigarria ikastetxeetako irakasle eta arduradunei.

Datorren astean azken topaketa Sondikan. Ekainaren 9an izango da Txorierriko ikastetxeen arteko Bertso Topaketa.