250 gazte batu dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean egindako bertso topaketan
2015/06/04
Galdakaoko ikastetxeetan bertsolaritza ikasten dabiltzan 250 gazte batu dira gaur goizean Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Gaur goizean Galdakaoko Torrezabal Kultur etxea bete dute "Gu ere bertsotan" proiektua lantzen ari diren gaztetxoek, Josu Telleriaren gidaritzapean.
Ikastetxeetan landu dituzten bertso sortak ekarri dituzte oholtzara, eta gitarra soinuek lagunduta abesti zahar eta berriak abestuz girotu dute Torrezabal aretoa. Gitarra jolea Beñat Aiartza San Jose izan da.
Bat-bateko bertsolariek ere girotu dugu goiza. Aitor Arrutia Azkueta eta Ander Elortegi Garatea izan dira bat-batean gazteen artean ibili diren bertsolariak.
Hurrengo saioa, ekainaren 12an izango da Bilbon.