220 ikasle batu dira Enkarterriko bertso topaketan
2014/04/03
Zortzi ikastetxek parte hartu dute eta horietako bakoitzak bertso sorta bana eskaini du; tartean, bertsolariek bapatean be kantatu dute.
Bertsoaren bueltan batu dira gaur Enkarterriko ikasleak. Danera, 220 ikasle inguru batu dira gitxi gorabehera Zallako aretoan.
Enkarterriko zortzi ikastetxek parte hartu dute topaketan, eta bakoitzak, bertso sorta bana kantatu du.
Sorta idatziez gain, bapatean be kantatu dute Enkarterriko bertsolari bik: Aitor Arrutiak eta Ander Uzelaik.
Horretaz aparte, ikasturtean ikasitako kanta herrikoiak, bertso doinuak direnak, kantatu dituzte Aitor Agirre gitarra jolearen gidaritzapean.
Giro ederrean joan da goiza ordu bi iraun dituen kantu, bertso eta emanaldi alaian. Gustora egon dira ikasle zein irakasleak bertso giroan.