2025eko egitasmoa onartu dute bazkideek
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia izan zen atzo, Larrabetzun. Urtero legez, iazko eta aurtengo balantze ekonomikoa eta egitasmoa aurkeztu ditugu, eta bazkideen onespena izan dute. Horrez gain, aurten txapelketa urtea izanik, Udabarria Bertsotan sailkapen fasearen nondik norakoak ere azaldu ditugu.
Batzarra hastearekin bat, Belate Olabarria elkarteko lehendakariak ongi etorria eman die bertaratutakoei. Ondoren, Elkartearen proiektu eta helburu nagusiak azaldu dituzte, 2024 eta 2025eko balantze ekonomikoaren eta egitasmoarekin batera, Ander Elortegi eta Etxahun Lekue elkarteko trasmisio eragileek, eta Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko koordinatzaileak.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lantaldea eta zuzendaritza kideak ere aurkeztu ditu Beñat Vidal zuzendaritza kideak.
Udabarria Bertsotanen aurkezpena etorri da ondoren, Ainhoa Markinez eta Arkaitz Zipitria Bizkaiko Bertsolari Txapelketako talde antolatzaileko kideen eskutik.
Amaitzeko, talde argazkia atera ondoren, luntxa izan dugu.