150 gazte elkartu dira Erandioko Bertso Topaketan

2014/05/21
Lau ikastetxetako ikasleak batu dira Altzagako merkatu zaharrean.

Erandion elkartu dira oraingoan ikasleak bertso topaketan. Lau ikastetxetako 150 ikasle elkartu dira Altzagako merkatu zaharrean bertsoaren inguruko goiza pasatzen.

Ikasleek euren sortak kantatu ostean, Inazio eta Peru Vidal anaiak bat-batean kantatu dute. Ikaslen artean ibili dira kantuan, eta giro eder-ederra sortu da.

Aitor Agirre gitarra jolearen laguntzagaz kantuan be ibili dira ikasleak.

Guzti horren gidari Josu Landeta irakaslea aritu da.

Topaketaren amaieran, irakasle batek dinamizatuta, flashmob-a dantzatu dute ikasleek Pirritx ta Porrotxen Eskuetan kantuagaz. Guztiek dantzan amaitu dute jaia.

Hurrengo Bizkaiko topaketa Muskizen izango da maiatzaren 30an, barikua.