Ikerketa Proiektu Saria 2023

Bertsozale Elkartearen eta EHU/UPVko Mikel Laboa Katedraren deialdia da hau, bertsolaritzari buruzko ikerketa lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko.

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute Bertsozale Elkarteak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Ikertzaile gazteak edo hasiberriak doktore tesiaren atarira arte egingo duen ibilbidean zehar egin beharreko urratsak garrantzitsuak dira; hain zuzen ere, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta bide horretan laguntzea da deialdi honen helburua, bertsolaritzaren ikerketa eragiteaz gain. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, preseski, ikerlan proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da deialdi honetan; sinesten baitugu unibertsitate irakasle batek bermaturiko proiektuak kalitate ona edukiz gero, ikertzaile hasiberriaren oinarriak sendoak izango direla.

Deialdi honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerketa lan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuz. Nolanahi ere, unibertsitate irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatu behar du proiektua.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN]

* Esleitu gabe geratu da saria.