Ikerketa Proiektu Saria 2022

Bertsozale Elkartearen eta EHU/UPVko Mikel Laboa Katedraren deialdia da hau bertsolaritzari buruzko ikerketa lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko.

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea dute Bertsozale Elkarteak eta UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Ikertzaile gazteak edo hasiberriak doktore tesiaren atarira arte egingo duen ibilbidean zehar egin beharreko urratsak garrantzitsuak dira; hain zuzen ere, bide horretan laguntzea eta, unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta, bertsolaritza ikergai gisa sustatzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da deialdi honetan; sinesten dugulako unibertsitate irakasle batek bermaturiko proiektuak kalitate ona duenean, ikertzaile hasiberriaren oinarriak sendoak izango direla.

Deialdi honetan master amaierako lanen proiektuak lehenetsiko dira, baina beste ikerlan monografiko batzuen proiektuak ere onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin. Nolanahi ere, unibertsitate irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatu behar du proiektua.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN]