GRAL Saria 2022

Bertsolaritzari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du, beste helburu batzuen artean, hala Bertsozale Elkarteak nola UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak.

Ikertzaile gaztearen edo hasiberriaren urratsak garrantzizkoak dira; hori aitortzea, eta unibertsitateko edozein jakintza alorretatik abiatuta bertsolaritza ikergai gisa aukeratu izana baloratzea da deialdi honen helburua. Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, deialdi honetan Gradu Amaierako Lanen kalitatea ebaluatu eta sarituko da.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN]