2022an, 3.000 euro gordineko dirulaguntza bat esleituko da.
Deialdira aurkeztu daitezkeen lanak 2022-2023 ikasturtean defendatuko dira.
Dirulaguntza jasotzeko, ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan tituluduna izatea (baldintza hori egiaztatu beharko da dirulaguntza kobratzeko unean).
Aditu edota doktorez osaturiko hautaketa-batzordeak baloratuko ditu aurkezturiko curriculumak eta ikerketa-proiektuak. Baremoak zehaztu ondoren, puntu gehien duenetik gutxienekora doan zerrenda egingo du. Puntuazio altuenak lortu eta dirulaguntza eskuratzea merezi duten hautagaien izenak proposatuko ditu, bai eta horren ordezkoen izenak ere, uko egiteak edo beste edozein gertaera konpontzeko. Batzordeak nahi duen guztiei edo batzuei elkarrizketa pertsonalak egitera dei egin ahal izango die.
Batzordeak laguntzak eskuratu nahi dituzten eskatzaileen soslaiak edo proiektuak askietsi ezean, 2022an dirulaguntzarik ez ematea delibera dezake.
Proiektuaren arabera eginiko ikerketa-lana ezarritako epea baino lehen entregatu beharko da eta batzorde zientifiko batek ontzat eman beharko du.
Saritutako proiektuari dagokion ikerketa lana gauzatutakoan, Euskaltzaindiak edo Bertsozale Elkarteak ikerketa lan hori argitaratzeko eskubidea edukiko du, idazlanaren pasarte bat izan edo idazlan osoa izan.
Saritutako proiektua gauzatutakoan, Azkue Biblioteka eta Artxiboan eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan artxibatuko da. Aldiz, lana argitaratu gabea den artean, hura kontsultatu ahal izateko lanaren egilearen baimena beharko da.
Dirulaguntza jasotzeak, prestakuntzako helburuz egiten denez, ez du inolako kontratu edo estatutupeko harremanik sortuko Euskaltzaindiarekin, ezta Bertsozale Elkartearekin ere.
Proiektu bat deialdira aurkeztea aski da, proiektuaren egileak deialdiaren prozedurari dagozkion puntu guztiak onartzen dituela baieztatzeko.
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“DBEO”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“DPBEDBLO”) aipamen berezia eginez, deialdia honetara aurkezten diren pertsonen datuak Euskaltzaindiaren tratamendusistemetan jasoko dira, bera baita tratamenduaren erantzulea