Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertzeko ikerketa deialdia 2022

Bertsozale Elkartearen eta Euskaltzaindiaren deialdia da hau bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ikertzeko.

Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzeko xedea du Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Kutxa Fundazioaren arteko lankidetza-giroaren testuinguruan.

Bertsolaritza hizkuntzalaritzaren ikuspegitik aztertuko duten ikerketa lanak sustatzea da Euskaltzaindiak eta Bertsozale Elkarteak duten xedea.

Ikertzaile gaztea edo hasiberria doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta urratsak ere garrantzitsuak dira, eta hain zuzen ere, bide horretan laguntzea eta bertsolaritza eta hizkuntzalaritza ikergai gisa sustatzea da deialdi honen helburua.

Lehenengo urratsen garrantziaz oharturik, hain justu, ikerlan-proiektuen kalitatea ebaluatu eta sarituko da deialdi honetan, sinesten dugulako unibertsitate-irakasle batek bermaturiko proiektuak kalitate ona duenean ikertzaile hasiberriaren oinarriak sendoak izango direla.

Deialdi honetan, master-amaierako lanen eta ikerketa-lan monografikoen proiektuak onartuko dira, geroko tesiak bultzatzeko helburuarekin. Nolanahi ere, unibertsitate-irakasle doktore batek bermatu behar du proiektua.

[DESKARGATU INFORMAZIO GUZTIA HEMEN]