Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa (2015-2018)
Proiektu soziokulturalaren garrantzia, generoaren arloan egin beharreko bilakaera eta beste kultur diziplina batzuekin izan duen hartu-emana aipatzen ditu, besteak beste, jite honetako hirugarren ikerketak. Bertsolaritzaren bigarren goraldia bizitzen ari ei gara.
Bertsolaritza osasuntsu dago; baina baditu ahulguneak eta arriskuak ere.
Hirugarrenez, Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa gauzatu dugu Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi eta Alfredo Retortillo UPV/EHUko ikertzaileekin elkarlanean; 2015-2018 urteen artean egin da. Azterketari buruzko argitalpena, Kultura ez da bat-batekoa, eskuragarri dago UPV/EHUren atarian; Xenpelar Dokumentazio Zentroko liburutegian ere kontsulta daiteke.
Bertso saio kopuruaren bilakaera (1990-2015) | Bertsolari kopuruaren bilakaera (1990-2015) | Bertso saioetako publikoaren bilakaera (1990-2015) |
Zenbait zertzelada...
- Bertso saio kopuruaren hazkundean, formatu txikiko saioak nabarmentzen dira, eta horrek aniztasunerako joera islatzen du
- Bertsolaritzaren jarraitzaile kopurua euskarazko beste kultur adierazpide batzuen mailan dago
- Proiektu soziokulturala funtsezkoa da, eta gizarte mugimendua du funtsezkoa
- Generoaren eremuan badago zer hobetu
- Garaira egokitzeko, bertsolaritzak jakin du arrotz zitzaizkion beste mundu batzuekin artikulatzen
Xehetasun gehiago, Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen aldizkarian [10.orrialdetik aurrera]