Botika emateko baimena. Beharrezko kasuetan (sukarra, mina) baimena ematen dut hezitzaileek nire ardurapean dagoen adin txikikoari sendagai hauek emateko:
Jarraian kontu korrontearen datuak eskatuko dizkizugu, bertatik egonaldiaren kuota kobratu dezagun.
ZUHATZAko egonaldiaren kuota 255€ da.
Kobraketaren faktura e-mailera igorriko dizugu.
Behin kobraketa eginda, ez da dirurik itzuliko.
Salbuespen kasu honetan itzuliko da dirua: partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekura etorri eta, betiere, mediku-agiria aurkeztuta.
Behin udalekua (dagokion txanda) hasita, ez da dirurik itzuliko.
IBAN kodea sartzeko argibideak: Sartu zenbakiak launaka, azken laukian izan ezik (bete behar den kasuan). Adibidez:
- Hego EH: ESXX BBBB OOOO DDCC CCCC CCCC
- Ipar EH: FRXX BBBB BOOOO OCCC CCCC CCCC DDD
|
Helbideratzeko agindu hau onartuz, zordunak baimena ematen dio Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari jarraibideak bidaltzeko zordunaren erakundeari bere kontua zorduntzeko, eta kontu jabeak erakundeari zordunketak bere kontuan egiteko, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen jarraibideei jarraituz.
Bere eskubide gisa, zorduna legitimatuta dago bere erakundeak itzulketa egin dezan, harekin sinatutako kontratuaren baldintzen arabera. Kontuan zordunketa egin eta hurrengo zortzi asteen barruan egin beharko da itzulketa-eskaera.
Zure finantza-erakundean dituzun eskubideei buruzko informazio gehigarria eskura dezakezu.
Baimena ematen diot nire ardurapean dagoen haurrari Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak (G20135299) egingo dituen Bertso Udalekuetara joateko, eta udaleku horretan egingo diren jardueretan parte hartzeko. Era berean, udalekuko arduradun eta hezitzaileei baimena ematen diet, beharra suertatuz gero, kotxez garraiatua izateko.
Berariazko baimena ematen diot Euskal Herriko Bertsozale Elkarteari nire seme-alaba agertzen den argazkiak edota ikus-entzunezkoak Bertsozale Elkarteko webguneetan, aldizkarietan edota udalekuen berri emateko hirugarrenen jabetzako antzerako baliabideetan agertzeko.
Galdetegi honetan jasotako datuei buruzko oharra:
Datuen tratamenduaren erantzulea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.
Helburuak: Partaideen kudeaketa, gure zerbitzuak burutzea, erabiltzaileekin harremana mantentzea, gure jarduerari dagozkion eginkizun legitimoak betetzea, zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzea eta legezko betebeharrak betetzea.
Eskubideak: Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea helbide honetan eska dezakezu: Subijana Etxea. Kale Nagusia, 70, 20150 Amasa-Villabona (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: datuenbabesa@bertsozale.eus. Datuen Babesari buruzko informazio zehatzagoa eskuratu dezakezu gure webgunean: www.bertsozale.eus.