2025eko txandak eta informazioa

Uitzin, Bidarrain, Sarrian eta Zuhatzan izango dira aurten Bertso Udalekuak. Txanda guztiak uztailean egingo dira.

Lehenengo izen-emate epea martxoaren 3tik 16ra bitartean izango da, gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzat edota bertso-eskolako kide direnentzat. Ondoren, betetzeko geratzen diren txandekin bigarren izen-emate epea irekiko da gainerako interesdunentzat martxoaren 19tik apirilaren 14ra bitarte.

UITZI (Nafarroa)

  • Egunak: Uztailak 7-13
  • Adina: 12-13 urte (2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Uitziko aterpetxea
  • Prezioa: 300€

BIDARRAI (Baxenabarre)

  • Egunak: Uztailak 14-23
  • Adina: 16-18 urte (2007-2009 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Menditarrena
  • Prezioa: 400€

ZUHATZA (Araba)

  • Egunak: Uztailak 25-29
  • Adina: 9-11 urte (2014 -2016 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Zuhatzako uhartea
  • Prezioa: 255€

SARRIA (Araba)

  • Egunak: Uztailak 24-30
  • Adina: 14-15 urte (2010-2011 urteetan jaiotakoak)
  • Lekua: Goikuria aterpetxea
  • Prezioa: 300€
DESKARGATU HEMEN Bertso Udalekuak 2025 eskuorria

 

TXANDEN OSAKETA: Apirilean emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei.

ORDAINKETA: Erreserba baieztatzeko ordainketa epe bat jarriko da. Behin udalekuetako txanda hasita, ez da dirurik itzuliko. Salbuespen kasu honetan itzuliko da dirua: partaidea osasun arazoengatik ezin bada udalekuetara etorri eta, betiere, mediku agiria aurkeztuta.

INFORMAZIO GEHIAGO: (+34) 943 69 41 29 (astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 bitarte) /

  

BABESLEAK:

Eusko Jaurlaritza - Hizkuntza Politika     Bizkaiko Foru Aldundia

 

LAGUNTZAILEA:

Irizar